We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Erretratu Bat

by Esanezin

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €10 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Esanezinen bigarren estudioko lana.
    Diseinua eta maketazioa: Maddi Pecharroman eta Saioa Arregi

    Includes unlimited streaming of Erretratu Bat via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 4 days
    Purchasable with gift card

      €12 EUR or more 

     

1.
Zaila 03:44
Ulertzeko eskatu nizun eta nik oraindik ez det ezer ulertu Baina iritsiko da bihurgune bat amildegi honen erdian Iragarpenak sarri ez dira nahikoa ekaitza saihesteko Zaila aurkitu eta ahazteko Tematu arren hemen ez dago zuretzat ezer (zuretzat ezer) parean mila ate, aukerak bezainbeste antsietate Utzi joaten Utzi joaten Iragarpenak sarri ez dira nahikoa ekaitza saihesteko Zaila aurkitu eta ahazteko
2.
Honaino iritsi zaren ulertzen pauso bakoitza neurtzen ustez galdutako trenak zenbatzen zenbat aukera merezi dituzte ametsek? Bideak esan dizu hau ez dela uste zenuena Ezta nahi zenuena, zarena besterik ez Gauzak ez direla zerutik erortzen dena ote da lorpena hemen baita lortu ezin daitekena ez jo segurutzat gertatutako dena Bideak esan dizu… Gertatzen dena merezi edo merezi gabe bilatu edo bilatu gabe uste ala ustekabe Baina batzutan besterik gabe, hor ez zaude Une horretan, hor ez zaude Besterik ez, hor ez zaude
3.
Oraindik 03:39
Zure parean duzun telebista itzalita zen ingeradan ikusi duzu, zure itzala itzaltzen argia eta iluna, dena berdina zen eta beste behin isilik erori zinen Eta orain hemen isilune hau zaintzen Ez nuen jakin hobeto egiten Oraindik gogoan dut nola hautsi nintzen Zuri kantatu nahi nizun kontatzeko hauskortasunak hartu ninduela Denbora gehiegi zen, eta dena ezezaguna zen eta nigana itzuli nahi nuen eta hortik atera nahi nuen Eta orain hemen isilune hau zaintzen Ez nuen jakin…
4.
Badaezpada 02:32
Hamazazpi hogei edo ehun mezu bidaltzeko hauek ere azkenerako gordeta arrazoiak honezkero ahaztu dituzu eta bilduma honek gogorarazi dizu buruak asko pisatzen du, buruak asko pisatzen du… Orain amildegi ertzean (ertzean) Eskutan badaezpadakoak gordeak Bizitza maleta hau zen badazpadakoen artean berriz zu zaude bi muxu eta hamaika amets, ateratzeko ordua akaso iritsi den Badaezpada bihar hemen ez bazaude Badaezpada bihar hemen ez bazaude Orain amildegi ertzean…
5.
Ezikusiak 04:55
Hartu gabeko kafeak aspaldi hoztu dira ez pentsa hau denik bizitzaren magia diozun bitartean badoa eta bizi erdia, edo akaso ia guztia Astelehenak igandera arte luzatzen dira eta gu beti berdinari begira bidegabekeriak sentitzeko degu premia ardura denak ez baitira itzalarenak Hainbeste maite degun gorroto hau bezela Akaso bizi hau ere ez ote den gehiegi luzatzen Baina bizitza ez dira iragarkiak gure aurrean zapaldu dituzte begi bistan ez daudenez ezikusiak, ezikusiak azalean sentitu arte ez gara mugitu ia noraino luzatu den gure nagia… Hoztutako bezainbeste kafe bizitza galdu dira Hainbeste maite degun… Akaso beste bizi bat merezi genuen Akaso hau ere gure esku genuen Akaso dena galdu genuen Baina oraindik hemen gaude
6.
Hitz Bat 04:16
Hitz bat, hitz bat; denok dugu hitz bat Oroitzen dugu esan zigutela lehen aldiz eta bigarren aldiz Eta hirugarrenetik ahaztu nahian hitz hori Eta hirugarrenetik ahaztu nahian hitz hori, min hori Eta orain esan digute Hitz horrekin ahaldundu behar dugula berriz Eta nahi dugun bakarra da ez ematea min, berriz
7.
Beste behin josi dira kaleak argiz baina dena dago ilun hemen berriz Adorea falta zaigu edo agian soberan degu? Erretratu bat egin dut Ez daukat argi nor den, esaidazu Ni, zu, haiek edo akaso gu Erretratu hau egin dut Zarata gehiegi azken aldian ez dakit behar bezainbeste merezi degun Adorea falta zaigu edo agian soberan degu? Erretratu bat egin dut… Erretratu hau egin dut eta nire antza handia du Erretratu hau egin dut eta gure antza handia du
8.
Bestaldea 03:54
Hemen dena dago utzi genun bezela Zauriak zauri eta askotan itxi ezin direla Lerro hauetan erremerre honen aitorpena nahiz eta lehenago egin nahi nun hau dena Hemen gorde nahi nuke badela nun hartu arnasa bakarrik ezin bada, ezin bada Behar nituen heldulekuak bihurtu dira zuen eskuak Hemen dena dago… Behar denean minari lekua uztea ezer ez dagonean hutsuneak zaintzea Inoiz ez da izan debalde aukeratzea zuekin aurkitu nun bizitzaren bestaldea Behar nituen heldulekuak bihurtu dira zuen eskuak Hemen dena dago… Zuen begietan naizela beti nahi nukeen bezela
9.
Ez nuen besterik nahi soilik zirrara triste hori Argiak ez du erakusten ilunetan den guztia hemen gure oasian
10.
Belundu Bat 04:24
Belundua zurea zela da egiaren erdia, erdia baina besteek zapaltzen dutela da egiaren beste erdia Ez dakit nor zaren baina esango det egia negarrez ikusi zintudala, eta hau da bizia hau da bizia Kontuz kantu batek bizia aldatu badizu gaur Eta amonak esan zigun ez dator gauzonik arrazoi zuten eskerrak bideari Ordu txikitan esaten diogu elkarri gehienetan ahaztu ezin degun hori Eta badakit, hemen gaude noizbait alde egiteko berriz hemen gaude, noizbait alde egiteko berriz «Dena ezpaldinbada kasi dena hori da» Kontuz kantu batek bizia aldatu badizu gaur «Ez det ikusi nahi nere irudia»*

credits

released November 24, 2023

2023ko udan Lezoti Estudioan grabatua, nahastua eta masterizatua Gorka Urraren eskutik.
Sorkuntza eta ekoizpena: Esanezin

Ianire Aranzabe: Ahotsak eta gitarra akustikoa
Iñigo Asensio: Pianoa, sinteak eta baxua
Arri Iraeta: Bateria eta perkusioak
Ander Zubillaga: Gitarra elektrikoa

Ahotsa "Besterik Ez" kantuan: Yeray Gascon
Ahots samplea "Belundu Bat" kantuan: Olaia Inziarte


Diseinua eta maketazioa: Saioa Arregi eta Maddi Pecharroman

license

all rights reserved

tags

about

Esanezin Altzaga, Spain

Zirrara tristea Altzagaratetik

shows

contact / help

Contact Esanezin

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Esanezin, you may also like: